Mintzodromorako 4 hizketa gai aukeratu
Denboraren makina: ze garai historiko ezagutu nahiko zenuke? Atzera joan ahalko bazina ze gertakari bizi nahiko zenuke? Zure denbora-bidaia oporrak non eman nahiko zenituzke? Eta aukera bazenu pertsonaia historiko batekin hitz egiteko, norekin?
Ba al dugu umorerik euskaldunok? Eta txisteak kontatzen al dakigu? Ausartu eta kontatu bat.
Bizitzan zerk ematen dizu poza? Zerk egiten zaitu zoriontsu? Ba al dago formula magikorik zoriontasunerako, zer osagai ditu?
Egin al dituzue aurten oporrak? Nora, noiz, norekin … ?
Oskar sariak zineman: zinema gustuko al duzu? Ados al zaude aurtengo sariekin? Ikusi al dituzue filmak? Loreak filma, euskarazko filmak?
Maniak ala ohiturak: pasilloko koadroek beti zuzen egon behar dute horman, ezker oineko zapata ezkerrean utzi zoruan eskuin oinekoa eskuinean beti ongi utzita, esnagailuak 3 aldiz jo behar du altxatu aurretik, erlojua 10 minutu aurreratu garaiz iristeko… Maniak ala ohiturak dira? Ba al duzu halakorik? Eta ondokoek?
Aitzakiak: Bikotearekin oheratzean “burukomina daukat”, jokoan galtzean “lehen partida berotzeko zen, orain serio”, berandu iristeko “trafiko izugarria zegoen; poliziak kontrola jarri du; edo autobusa gasolinarik gabe geratu zen”… aitzakiarik jarri al duzu inoiz? Aitzakiak eta gezurra, ze alde dago? Zer aitzakia onartzen ditugu eta zeintzuk ez?
Euskaraz hitz egiteko aukerarik? Non eta norekin? Eta irakurri?
Zer iruditzen zaizue Lizarrako gaueko martxa? Badago? Zergatik? Noiz dago? Gaur martxa eginen duzu? Ze musika duzu gustuko tabernetan dantzatzeko?
Kuadrillak, zer dira? Zeren arabera antolatzen dira? Adinak ba al du garrantzirik? Ala zaletasunek? Zer konpartitzen duzu haiekin, zer ez?
Zer bazkaltzen dugu normalean? Zaintzen al dugu gure jana? Zergatik? Denbora hartzen dugu bazkaria prestatzeko? Aldatu al dira gure ohiturak? Nork sukaldatzen du etxean? Zer plater prestatzen duzu goxo, zein da zure espezialitatea?
Puntualtasuna: Zein da zure tolerantzia maila, zenbat minutu? Errespetu kontua al da? Hitzordua baino minutu batzuk lehenago guatxapez esatea beranduago iritsiko dela zer iruditzen? Goizago iristea puntual izatea al da?
Rebalida, UBI-COU, Batxilergoa, EGB, DBH-ESO, Eskola Graduatua, Ikasketa Ziurtagiria, selektibititatea, LH-FP… Zer eta non ikasi nuen? Nola ikasi zenuen? Noiz?
Euskaraz? Zergatik? Ez dizute gehiagorik eskaintzen ingelesa edo txinera bezalako hizkuntzek?
Guztiok soldata berdina kobratu behar dugu, gure lana edozein izanda ere.
Bihar emakumearen eguna da, egun hauetan normalean salaketa eguna izaten da. Zer esan dezakezu positiboan? Gizonen aldetik? Emakumeen aldetik? Berdinak al gara?
Auzo dendak, hiperrak, zer nahiago? Zer pentsatzen duzu honen inguruan? Zer egiten duzu? Koherentea al zara? Ohitura hauek zer ondorio dute herriko eguneroko bizitzan?
Ba al da neguan umeentzako aisialdi aukerarik etxe eta eskolatik at Lizarran? Proposamenik? Ezagutzen al duzu beste aukerarik?
Isunak, beharrezkoak ala diru-bilketa hutsa? Noiz da zilegi jartzea? Jarri al dizute isunik inoiz? Neurritsuak al dira?
Ukrainia, Siria, Afrika... gatazkak gero eta urrunago gero eta interes gutxiago? Zergatik? Zer eragiten dute guregan?
Select up to 4 answers.
Vote
View Results
See this poll on:
https://poll.fm/8686861/embed
Leave a Comment
Your Name
Please enter your name.
Email Address
Please enter your email address.
Your Website (optional)
Your Comment
Please enter a comment.
0
/4000 chars
Submit Comment
Leave a Comment